Taldea 2005. urte hasieran sortutakoa da. Euskal Herriko Musikaren Goi Kontserbatorioan, Musikenen, bat egin zuten taldekideek ikasle zirenean. Musikari bakoitzak bere ekarpena egin zion taldeari, eta abestiak sortzeaz gain ohiko jazz kantuei talderako egokitzapenak egin zizkieten.
Musikari bakoitza penintsulako toki konkretu batekoa denez, horrek taldea aberastu egin du, bakoitzak norbere kulturaren ekarpena egin baitio taldeari konposatzerakoan, abesti estandarrak konpontzerakoan eta baita inprobisatzerakoan ere.
Zuzenekoetan giro hurbila eta beroa sortzen dute, eta publikoak kontzertuan parte hartzea lortzen dute.
Donostiako Jazzaldiko 42.aldirako hautatu zituzten.
Musikariak:
- Rubén Salvador (Tronpeta eta Flugela)
- Joaquín de la Montaña (Saxo Tenor eta Flauta)
- Jonathan Hurtado (Pianoa)
- Enrique Tejado (Kontrabaxua)
- Nacho Megina (Bateria eta kaxoia)