Film laburren bigarren lehiaketa martxan dago

Edurne Burgaña 2007ko uzt. 25a, 11:00
Bergarako Udaleko Kultura Zerbitzuak film laburren bigarren lehiaketa jarri du martxan. Parte hartu ahal izateko, debagoiendarra izatea beharrezkoa da. Lanak bakarka zein taldeka egin daitezke, eta aurkezteko azken eguna irailaren 3a da.

Baldintzak

Lanak edozein hizkuntzatan egin daitezke, baina, euskara edo gaztelania ez den hizkuntzaren bat aukeratuz gero, azpitituluak eduki beharko ditu. Gaia librea da: film laburra, abesti baten bideo-klipa, iragarkia, irudi muntaia, esketxa, dokumentala edo arte bideoa izan daitezke, besteak beste.

Aurkezterako orduan, lan hori bakarrik edukiko duen oinarri batean aurkeztuko da, VHS edo DVD formatuan. Babesteko neurri bezala, estutxe batean aurkeztu beharko da, eta bertan, lanaren izenburua, iraupena eta produkzio urtea zehaztu beharko ditu egileak.

CD edo zintaz gain, bakoitzak sobre batean ondorengoak ipini beharko ditu: azalean, lanaren izenburua, iraupena eta ekoizpen urtea; eta barruan, egilearen edo egileen izen-abizenak, lanaren izenburua, helbidea, herria, telefonoa eta NA zenbakia. Beste alde batetik, lanaren dokumentazioa ere zehaztu behar da: fitxa teknikoa eta sinopsia.

Sariak

Lanak taldeka aurkezten direnean, eta talde horren erdia edo gehiago bergararra bada, autoreek Bergarako lan onenaren saria eskuratzeko eskubidea edukiko dute. Aurreko ekitaldian aurkeztutako lanekin ezin izango da berriro parte hartu.

Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa irailaren 19an egingo dira. Lehenengo saria 300 eurokoa da, eta bigarrena, 250 eurokoa. Lehenengo sari bietan bergararrik egon ezean, 100 euroko bergarar onenari saria banatuko dute. Saria zuzendari edo errealizadoreak jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak