2007ko kale neurketako balorazio laburra
Alde positiboan, bereziki, helduetan gertatzen ari den pausoz pausoko igoera da aipagarri. 2007ko emaitza 2006koa baino baxuagoa izan den arren, emaitza ona izan da bataz bestekoarekin konparatuta. Badirudi, gainera, igoera hori antzematen dela haurren presentziarik gabeko kasuetan ere. Era berean, nahiz eta azken bi urteak salbuespenak izan, alde positiboan nabarmentzekoa da neska gazteek (%15-24 urte bitartekoek), duten erabilera-maila altua % 55 ingurukoa dela.
Bestalde, alde negatiboan Zubiaurre-San Antonio-Labegaraietan agertzen den erabilera baxua.
Nabarmentzekoa beste puntu batzuen artean, berriz, hauek aipa genitzake:
- Haurren presentziak beste adin-taldeen erabileran duen eragina: haurrekin dihardutenean, beste adin-tartekoen erabilera nabarmen igotzen da, urte batzuetan haurren arteko erabilera-mailara iritsi eta gainditzeraino.
- Aurreko 3 urteetako neurketetan umeen erabileran goranzko joera izan zen arren, aurten emaitza apala eman du eta badirudi geldituta dagoela.