Fernandez Ferreras eta Iglesias, Bergara Hiriko irabazleak

Edu Mendibil 2008ko maiatzaren 23a

Berangoko Javier P. Fernandez Ferreras (zuri-beltzean) eta Iker Iglesias aretxabaletarra (koloretan) izan dira Bergara Hiria lehiaketako 24. edizioko irabazleak. Fernandez Ferrerasek "Cala" izenburuko argazkiari esker lortu du lehen saria eta Iglesias "Maximo" lanarekin nagusitu da.

Irabazleak

Cala

Bergara Hiria lehiaketa: irabazlea zuri-beltzean

Maximo

Bergara Hiria lehiaketa: irabazlea koloretan

Metroa

Bergara Hiria lehiaketa: Bergarako onena

246 argazki jaso dituzte aurtengo ekitaldian, 130 koloretan eta 116 zuri-beltzean. Luis Madinak (Elorrioko Argazkizale Taldea), Isabel Diezek (Gipuzkoako Argazkilari Taldea) eta Ubaldo Moreno argazkilariak osatu dute epaimahaia. Gainerako sarituak honako hauek izan dira: zuri-beltzean Jose Agustin Gurrutxagak eraman du bigarren saria (Laino artean lanarekin); Josu Garai legazpiarrak hirugarrena (Tarifa I) eta Bergarako onena Unai Ziarsolo izan da (Metroa). Koloretan, Benito Canterorentzat izan da bigarren saria (Izotza); Fernandez Ferrerasek hirugarrena eskuratu du (Stop) eta herriko onena, azkenik, Gurrutxaga izan da (Poesía blanca).

Sari banaketa ekitaldia hurrengo egubakoitzean, hilaren 30ean, egingo dute Aroztegi aretoan, 20:00etan.

Erakusketa, gaurtik

Bestalde, gaurtik, egubakoitza, erakusketa jarriko dute ikusgai Barrenkaleko Aroztegi aretoan bertan. Lehiaketara aurkeztutako 44 lan jarriko dituzte, ekainaren 1era arte. Aroztegi ondoko ordutegian izango da zabalik: martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta, azkenik, domeketan goizez, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak