Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Mizpirualde egoitzan bizi den Felisa Larrañagak 100 urte bete ditu gaur, domeka. Eibarren jaioa, Pasaian ere bizi izan zen, baina gaztetan Bergarara etorri zen. Lau seme-alaba, bederatzi biloba eta hiru birbiloba ditu. Familiakoekin batera, bazkaria izan du Toki-Ona tabernan. Aurretik, baina, udal ordezkariek lore sorta eraman diote.