'Familia euskaldunetan egonaldiak' programan izena emateko epea zabalik dago

Maider Arregi 2008ko apirilaren 22a

Programan izena emateko epea 2008ko apirilaren 25ean amaitzen da. Hona hemen familia euskaldunentzako baldintzak eta eskaera egiteko orriak:

Baldintza nagusiak

  • Biztanleriaren % 70etik gora euskalduna duten udalerrietako zein auzuneetako batean bizi izatea.
  • Egonaldia eskaintzen den hilabetean, familian gutxienez hiru kide bizi izatea.
  • Kide guztien arteko ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea.
  • Egonaldiak hilabetekoak izango dira gutxienez, eta egonaldi bakoitzeko ikasle bat besterik ezingo duzue hartu.
  • Ikasleak familiako bizitzan parte hartuko du, eta familiak gutxieneko intimitatea eta askatasuna eskainiko dizkio.
  • Ikasleari logela pribatua emango zaio.
  • Ikasleak, etxeko zein baserriko lanetan parte hartzera beharturik ez badago ere, berak hala nahi badu, parte har dezake ohiko eginkizunetan.

Izena emateko epea

  • 2008ko apirilaren 25ean amaitzen da

Nola eman izena

  • Bete itzazue I. eta II. eranskinak

Eranskina I (709kb, pdf formatua)

Eranskina II (370kb, pdf formatua)

  • Posta arruntaz bidali ULIBARRI Euskaltegira

Nola jakin onartuak izan ote zareten

  • 2008ko maiatzaren 9a baino lehen antolatzaileek postaz jakinaraziko dizuete.

Kobrantzak

  • Hilabeteko egonaldi bakoitzeko 650 euro

Informazioa:

Telefonoa: 943 47 44 47 (Olga)

Webgunea: www.egonaldiak.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak