Egonaldiak Familia Euskaldunetan izeneko ekimena martxan da dagoeneko. Aurten ere, familia euskaldunak behar dituzte euskaldun berriak etxean hartzeko. Apirilaren 20ra arte daukate zabalik izena emateko epea.
Egonaldiak Familia Euskaldunetan ekimenaren helburu nagusia, euskara inguru euskaldun batean praktikatu eta bertako bizimodu eta kultura gertutik ezagutu nahi duten pertsona helduei familia euskaldun batean hilabeteko egonaldiak eskaintzea da.
Baldintzak
Euskaldun berri horiek etxean hartu nahi dituzten familiak baldintza jakin batzuk bete behar dituzte. Biztanleriaren %70a baino gehiago euskalduna den udalerrietan bizi behar dira eta kide guztien arteko ohiko komunikazio hizkuntza euskara izan behar da.