Aste bukaeran zazpi norgehiagoka jokatu dira Labegaraietako areto futbol txapelketan. Aurreko postuetan dauden taldeek lehia estua dute, eta 18. jardunaldian ez da aldaketarik egon.
Lider dagoen UD Akabaoak taldeak zuen jardunaldiko areriorik gogorrena baina 6-2 irabazi dio K. Piperrak taldeari. Carboneros taldeak 8-1 nagusitu zaio Monte Tabernari, eta CM Errota-gain 9-3 Los Blus taldeari. Sailkapeneko lehenengo postuetan, beraz, aldaketarik ez otsaileko lehenengo aste bukaerako jardunaldiaren ostean. Lehenengo postuak eskuratzeko dagoen lehia, beraz, bere horretan mantentzen da datozen jardunaldietarako.
Partidu bat kanpoan
Aste bukaerako norgehiagoka guztiak jokatu dira Labegaraietan. Azken uneko ordutegi aldaketak tarteko partidu bat,Belengua eta Irubide Taberna taldeen artekoa, kanpoko kantxan jokatu behar izan dute jokalariek.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Belengua, Irish Pub eta Diego Valor taldeko jokalariei. Irubide Tabernak eskatutako ordutegi aldaketa onartu eta inongo arazorik ipini barik partiduak orduz aldatzeko aukera eman zutelako. Belengua 6-2 nagusitu zitzaion Irubide taldeari goizean jokatutako partiduan.