Baikortasunez
Horrekin batera, EHBE ekimenekoak baikor dira ikasturte berriaren aurrean. "Historikoa", horrela izendatu zuten aurtengo ikasturte amaiera, orduan onartuko dute-eta Euskal Curriculuma. Horrekin batear, Euskal Unibertsitate propio batean alde eta eskolaren bidez ikasleria euskalduntzea bermatuko duen proposamenaren alde agertu ziren.
Beste hausnarketa askoren artean, joan den ikasturtean egindako 3. Nazio Mintegietan adostutakoa praktikan jartzeko ordua dela adierazi zuten, aurtengoa "Hezkuntza Sistema Nazionalaren ikasturtea" izan dadin lan egingo dutela, eta aldarrikapena errealitate bilakatzen ari direla gaineratu zuten.