Euskal arrazako animaliak dira protagonistak kultura etxean dagoen erakusketan, besteak beste, euskal txerria, Gorbeiako txakurra, Pireinaica behiak eta Betizuak, euskal oiloen hainbat mota, Latxa ardiak eta Enkarterrietako Villano arrazako txakurrak ikus daitezke argazkietan.
Argazkiak testuarekin
Argazki bakoitzaren alboan arrazaren gaineko datuak jarri ditu. "Arraza bakoitzaren ezaugarriak, argazkia non egin dudan, eta euskal arraza horrek duen egoera zehaztu ditut. Ikusleak harritu egingo dira, arraza asko galtzeko arriskuan daude-eta", esan digu Yabenek