Euriteak errepideetan eragin du batez ere

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 9a, 11:10
Aste bukaeran egindako euri-jasek arrastoa utzi dute. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, errepideetan eragin dute batez ere; etxebizitza, denda, lantegi zein garajeetako abisurik, berriz, ez dute ia jaso. Gehitu dutenez, gaur goizeko jardun nagusia euriarekin lotutako abisu eta irteerei eskainiko diete.

Euriteak, batik bat, errepideetan eragin duen arren, Udaltzaingoak azpimarratu du dagoeneko normaltasuna nagusitzen hasi dela eta itxita egon diren bideak honezkero zabalik daudela. Hemen udaltzaingoak emandako gertakarietako batzuen zerrenda:

- San Martzialerako errepide hasiera urak hartu du Oxirondo parean. 

- Bideberriko urbanizazio lanak direla eta ura estankatuta geratu da.

- Goiko Estaziotik Zubietara jaisteko eskaileretan errekatxoa egin da eta baita harriak eta arramak goitik behera etorri ere. (Irudian).

- Ugarrixan, gainezka egin du errekatxoak.

- Zubiaurre kalean, 17 eta 19 atarien pareko espaloia urak hartu du, azpitik doan errekatxoak gainezka egin duelako.

- Ibaiondo kalea moztuta egon zen atzo errekak gainezka egin zuelako. Gaur goizean ireki dute.

- Gabiriako etxebizitza baten, etxe barruko sabai zatia erori egin da. Inork ez du minik hartu.

- San Prudentzion, baserri-pista bat itxita egongo da eta gaur goizean joan da hondeagailua bidea zabaltzera.

- Mekolalden lurjausia egon da errepidean eta erreietako bat itxita egon da, Eibartik Bergararako norabidean.

- Osintxun errekak gainezka egin du eta tailer baten sartu da ura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak