Argazkian ikus daitekeen moduan Bergarako San Kristobal auzoan euripean ospatu dute gaur bere santuaren eguna. Meza bukatu ostean bertara hurbildutakoak ezin izan dira ermitako aterpetik atera txorizo pintxoa jan edota salda hartzeko.
Euri zaparradek, baina, ez dute autoen bedeinkazioa egitea eragotzi. Bergarako parrakoak guardasolpean izan bada ere bertara joandako auto guztiak bedeinkatu ditu.
San Kristobal auto gidarien santu edo patroia da, baina Bergarako parroko, Juan Kruz Mendizabalek kontatu digunez belarriko minak sendatzen dituela ere esaten da.