Euri zaparrada handiek ur putzuak sortu dituzte errepideetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 24a, 23:32
Herrizaingo Sailetik kontuz gidatzeko gomendio egin dute. Bergaran, hiru gunetan aritu dira Aldundiko langileak errepideak garbitzen.

Arratsaldean euri zaparrada handiak izan ditugu. Ondorioz, arazo txiki batzuk sortu dira errepideetan. Ez da zirkulazio arazorik egon, baina Aldundiko langileak hiru gunetan garbiketa lanak egin behar izan dituzte. Arretaz gidatzeko gomendio egin dute Herrizaingo Sailetik, baita puntu horietan abiadura moteltzeko ere.

Ur poltsak hiru puntutan

Hiru abisu jaso dituzte Herrizaingo Sailean. Lehenengoa Bergaratik Elgetarako bidean ur putzuak sortu direlako. Basalgoko bidegurutzean, G-2638 errepidean, hain zuzen ere.

    Beste bi abisuak Bergaratik Arrasaterako errepidean sortutako ur-putzuak direla-eta jaso dituzte. Bata, San Prudentzioko biribilgunearen inguruan eta bestea zertxobait aurrerago. Foru Aldundiko langileak errepideak garbitu dituzte eta uneotan ez da zirkulazio arazorik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak