Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tolosaren aurka 1-0 galdu zuten zapatuan Bergarako mutilek. Oso partidu ona jokatu zuten Manu Diazen mutilek; gol aukera asko izan zuten, baina zortea ez zuten alde izan. Hala, partidua amaitzeko 10 minutu falta zirela jaso zuten gola mahoneroek. "Uste dut etxetik kanpo jokatu dugun partidu onena izan dela", zioen Diaz entrenatzaileak.