Etxeak konpontzeko eskatu dute Urteaga kaleko bizilagunek

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uzt. 26a, 11:10
Diote etxebizitzak ez daudela utzi zituzten moduan, duela ia lau urte.

Urteaga kaleko 29 zenbakiko bizilagunek euren etxebizitzak konpontzea eskatu dute. Ia lau urtez egon dira bizilagun horiek euren etxebizitzetatik kanpo Urteaga kaleko lanak egin behar zituztelako. "Otsailean jaso genuen eskutitz bat esanez gure etxeetara bueltatu gintezkeela, baina ez daude guk utzi genituen moduan: paretak zartatuta daude, kristal eta pertsiana batzuk apurtuta eta zikinak ere badaude. Horrela ezin gara bueltatu", dio Luis Alvarezek bizilagun guztien izenean. Konponketa eta garbiketa lanak egiteaz gain, ur, argi eta gas instalazioa ikuskatzera ere eskatzen dute, agindu dizkieten Movillasen egingo dituzten etxebizitza bana eman arte bizitzeko, behintzat.
 
Aldundiari egin diote eskakizuna baina oraindik ez diete erantzun. Etxetik kanpo egon diren denboran, Udalak utzitako etxeetan bizi izan dira baina Udalak esan die abuztuaren 31n utzi behar dituztela etxe horiek, beraienetara bueltatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak