Etorkinendako euskara ikastaroak eskainiko dira

Maider Arregi 2008ko irailaren 15a

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenendako ikastaro berezi bat antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Metodologia eta materiala egokituak izango dira Euskal Herrira etorri berrientzako. Izena emateko epea hilaren 26ra bitartean zabalik dago.

Ikastaroaren zehaztasunak

  • 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
  • Ikastaroa doan izango da.
  • 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
  • Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak aukeran laga dira oraingoz, eta eskarien arabera antolatuko dira taldeak. Gutxienez 10 laguneko taldeak osatu beharra dagoenez, eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak.
  • Izena emateko epea: 2008ko irailaren 26ra arte.
  • Ikastaroaren hasiera: 2008ko urrian.
  • Izena emateko tokiak (bertara joanda edo telefonoz):
    • Udal Euskaltegia. Zabalotegi kalea 13. Telefonoa: 943 76 44 53
    • Udaleko Euskara Zerbitzua. San Martin plaza. Telefonoa: 943 77 91 31

Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak