Etorkinei euskara eskura jarriko diete

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mai. 24a, 14:50
Auzoko izeneko programa berria jarriko du laster martxan Udalak

Auzoko programa abiaraztekotan da Udala. Programa hori Topaguneak eta UEMAk diseinatu dute eta gurean Jardun elkarteak dinamizatuko du. Programaren helburua da euskaren erabilera bultzatzea eta, bide batez, etorkinei eta euskaratik urrun bizi direnei euskara eskura jartzea.

Euskara da gure herriko komunikazio hizkuntza nagusia, baina beste hizkuntza batzuk ere egiten dira. Auzoko egitasmoa, herriko hizkuntza aniztasun horretatik abiatuta, euskarazko urratsak egitean datza euskara ezezagun zaien lagunekin batera. Hala, Auzokon bi parte-hartzaile mota egongo dira: auzotarrak, hau da, euskaraz bizi diren herritarrak; eta  auzokideak, hau da, euskaraz jakin ez ezta beste hizkuntza batzuk berba egiten dituzten herritarrak.

Jardun dagoeneko hasi da taldeak osatzen. Hortaz, programan interesa duenak izena eman dezake Jardunen bulegoan (kultura etxea) edo 943 76 36 61 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak