Bailara osoan emango diren ikastaro eta jaso daitezkeen eskolen berri emango da eta ez da herri batetako eskaintzara mugatuko.
Bizitzan zeharreko ikaskuntzarako egitasmora hurbiltzen denak orientazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dion bitartekari bat aurkituko du. Bertan interesa agertzen duen pertsona guztiei harrera egingo zaie telefonoz, pertsonalki zein sarean. Harrera horretan pertsona bakoitzari bere ibilbiderako beharrezkoa duen informazioa bere eskura jarriko zaio.
Bitartekariez, webgune bat prestatu dute: bizikasi.com.
Bertan proiektuaren nondik norako orokorrak agertzen dira eta baita formazio aukera osoaren informazioa ere. Web orri hau batetik intranet bat da, prestakuntzaren profesionalekin loturako berrien eta ekitaldien berri izan daitekeelako. Bestalde, informazio ugari izan daiteke eskura eta azkenik balio erantsiko beste zerbitzu batzuk aurki daitezke; etengabeko prestakuntza, newsletter zerbitzua, sms bidezko albisteak.