Espoloiko barikuko kontzertua: Terela Gradin + GEM trio

Maider Arregi 2008ko uztailaren 21a

Uztailak 25, barikua, izango da kontzertua Espoloian, 22:30ean. Galiziatik datoz Terela Gradin eta GEM trio taldea. Hemen informazio gehiago:

 

Terela Gradin + GEM trio

Galizia. Terela Gradin jazz galiziarraren promesa bat baino zerbait gehiago da bere gaztaroan. Jazz gai klasikoak (Cole Porter, Miles Davis, Wayne Shorter, etab.), egungo musikagileen gaien bertsioak (Sting, Radiohead, etab.) eta konposizio originalak biltzen ditu bere errepertorioak, taldearen soinu kontzeptuak eta taldekideen sormen ekarpenek estilo aldetik bateratuak. Lost eta Pascala diskoak kaleratu ditu honezkero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak