Ibilgailuak, goitik behera
Errepideak izango duen noranzkoa zehazteke dute, baina ibilgailuak goitik behera, Espoloitik Ibargaraira, pasako dira, ziurrenik; Arrizuriagatik igoko dira, eta errepide berritik jaitsiko dira.
Errepide horrez gain, baina, aldaketa gehiago ere egingo dituzte inguru horretan. Arrizuriaga parke ondoan dagoen bistako adreilu gorriak dituen etxe bakarra, adibidez, bota egingo dute, eta oinezkoendako bidea egingo dute. Horrekin batera, Arrizuriaga parkea bera zabalik egongo den edo ez oraindik erabakitzeke dutela esan du Josean Etxeberria Hirigintza zinegotziak. Horko jauregian egongo da, bestalde, UNED ikastetxea, obrak egiten dauden bitartean, eta herriko liburutegia hor egiteko asmoa ere badu Udalak. Bitartean, Sukiak eta Goituk datozen asteotan entregatuko dituzte Ibargariko etxe horietako giltzak.