2007ko udan Eskozian barrena egindako biran jasotako irudiekin egindako 30 minututako ikus-entzunezkoa da. "Orain dela hiru hilabete eskaini zidaten DVDa egiteko aukera. Eskozian grabatutako hiru ordu irudi eman zizkidaten; eta, nik hautatu eta muntatu egin ditut".
Kontzertua katedralean
Ordu erdiko lanean, Mahaster Riverreko hirukoteak Edimburgon bizi izandakoa jasotzen da; hasi kalean emandako kontzertuetatik eta, taberna eta katedral batean eman zuten kontzertuetaraino. Fringe jaialdia aprobetxatu zuten bergararrek Edimburgon kontzertuak eskaintzeko.