Eskolaz kanpoko euskara saioak eskainiko dira

Maider Arregi 2008ko irailaren 22a

Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak, Jardunekin eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean, ume eta gazteentzako eskolaz kanpoko euskara saioak antolatu ditu 2008-2009 ikasturterako ere. Hiru motatako ikastaroak antolatu dira:

1. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako euskara saioak.
2. Ume eta gazte etorkinentzako euskara ikastaroak:

  • 5-12 urte bitarteko ume etorkinentzako euskara ikastaroak.
  • 12-16 urte bitarteko gazte etorkinentzako euskara ikastaroak. Hemen ikastaro bakoitzaren inguruko argibide batzuk:

1. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako euskara saioak.

Jardun Euskara Elkarteak, Bergarako Udaleko Euskara Batzordearen laguntzarekin, antolatuko saioak dira. Euskara errefortzuen helburu nagusia hauxe da: zuen seme-alabak saio guztian zehar euskaraz aritzea, talde txikietan eta begirale kopuru egokiarekin eta metodologia egokia erabiliz. Umeak berba egitera bideratutako jolasak, eskulanak,... izango dira saio hauen oinarria; eta talde txikiak izanik, begiraleak hizkuntza zuzentzeko ere aukera gehiago izango ditu. Eta hemen dituzue saioen inguruko zehaztasun batzuk:

  • Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat izango dira.
  • Saio guztiak Arrizuriaga jauregian izango dira (Espoloian).
  • Urteko kuota 22 eurokoa izango da eta euskara errefortzuen lehen saioetan begiraleari ordaindu beharko zaio.
  • Ordutegiak hauek izango dira: Jardun Euskara Elkarteak, Bergarako Udaleko Euskara Batzordearen laguntzarekin, antolatuko saioak dira.

Euskara errefortzuen helburu nagusia hauxe da: zuen seme-alabak saio guztian zehar euskaraz aritzea, talde txikietan eta begirale kopuru egokiarekin eta metodologia egokia erabiliz. Umeak berba egitera bideratutako jolasak, eskulanak,... izango dira saio hauen oinarria; eta talde txikiak izanik, begiraleak hizkuntza zuzentzeko ere aukera gehiago izango ditu. Eta hemen dituzue saioen inguruko zehaztasun batzuk:

  • Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat izango dira.
  • Saio guztiak Arrizuriaga jauregian izango dira (Espoloian).
  • Urteko kuota 22 eurokoa izango da eta euskara errefortzuen lehen saioetan begiraleari ordaindu beharko zaio.

Ordutegiak hemen ikusi (pdf, 122kb)

2.- Ume eta gazte etorkinentzako euskara ikastaroak

2.1. - Ume etorkinentzako euskara errefortzuak.

Jardun elkarteak, Udaleko Euskara Batzordearen laguntzarekin, euskara ikasteko eskola bereziak antolatuko ditu aurten ere 6-12 urte bitarteko ume etorkinentzako. Eskola orduetatik kanpoko klaseak izango dira eta, esan bezala, Lehen Hezkuntzako denei eskainiko zaizkie.

Umeek ikastetxeetan ikasten dutenaren osagarri izango dira errefortzu hauek. Hemen ikastaroen inguruko zehaztasun gehiago:

  • Ikastaroaren iraupena: 2008ko irailaren 29an hasi eta 2009ko ekainaren 12an bukatuko dira saioak.
  • Tokia: Arrizuriaga jauregia. (Espoloian, Mariaren Lagundia ikastetxearen parean).
  • Ikasturte osoko kuota 22 eurokoa izango da. Kopuru hori osorik bueltatuko da asistentzia %85 eta gehiago bada (klaseetara ez joatea idatziz justifikatu beharko da). Dena den, ume hauen integraziorako euskara ikasteak duen garrantzia kontuan izanik, Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik dirulaguntza bereziak ere izango dira.
  • Astean 4 egunetan izango dira klaseak eta ordutegiak ondorengoak izango dira:

Ordutegiak hemen ikusi (pdf, 122kb)

2.2. 12-16 urte bitarteko gazte etorkinentzako euskara ikastaroak.

Bergarako Udal Euskaltegiak, Udaleko Euskara Batzordearen laguntzarekin, euskara ikasteko eskola bereziak antolatuko ditu 12-16 urte bitarteko gazte etorkinentzako.

Hori dela eta, eskola orduetatik kanpo euskara ikasten jarraitzeko aukera bat eskaini nahi zaie gazteei ere. Euskara errefortzu hauek 2008ko urrian hasiko dira eta 2009ko ekainean bukatuko dira.

  • Ordutegia: 17:15 - 18:30.
  • Egunak: astearte, asteazken eta ostegunak.
  • Tokia: Udal Euskaltegia (Zabalotegi 13).
  • Ikasturte osoko kuota 22 eurokoa izango da. Kopuru hori osorik bueltatuko da asistentzia %85 eta gehiago bada (klaseetara ez joatea idatziz justifikatu beharko da). Dena den, gazte hauen integraziorako euskara ikasteak duen garrantzia kontuan izanik, Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik dirulaguntza bereziak ere izango dira.

Eta honen inguruko argibideren bat nahi izanez gero, deitu Udal Euskaltegira (943 764453)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak