Eskola Kiroleko programan 311 ikaslek eman dute izena

Maider Arregi 2009ko irailaren 23a

Lehenengo izen ematean 311 ikaslek eman dute izena eskola kiroleko programan. Dena den, oraindik parte hartu nahi duten ikasleek urriaren 2ra arte daukate epea zabalik. Irailaren 28an hasiko da lehen jarduera, saskibaloia. Jardunaldiak berriz, urriaren 3an hasiko dira.

Aurten gainera, lehenengoz, irabazi/galdu baloratzeaz gain talde lana eta errespetua baloratuko dira. Horretarako puntuazio sistema berria jarriko da martxan. Jardunaldietako egutegia prest dagoenean webgunean zintzilikatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak