Eskaintza partzialeko eskolak antolatu ditu Miguel Altunak

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko api. 26a, 13:19
Erdi eta goi mailako tituluak eskura daitezke; izenematea zabalik dago apirilaren 29ra arte

Miguel Altunak Mekanizazioa eta Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak erdi mailako tituluak eta Mekanizazio Bidezko Produkzioa goi mailakoa eskuratzeko aukera emango du aurten ere, eskaintza partzialaren bitartez.
Eskaintza hori 18 urtetik gorakoendako da eta titulazioa ere beharko dute: DBH edo parekoa beharko da erdi mailako zikloendako eta batxilergoa edo parekoa, goi mailako zikloendako. Eskolen ordutegia ikasleen beharren arabera antolatuko da, arratsaldez, eta izango dira astelehenetik eguenera hiru edo lau ordu.
Aurre-matrikula zabalik dago apirilaren 29ra arte. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943 76 38 40 edo 943 76 24 91 telefono zenbakietara edo eskolara joan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak