Ertzaintzako helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du Irukurutzetan

Irati Agirreazaldegi 2008ko maiatzaren 2a

Irukurutzeta inguruan hildako mendizale bat erreskatatu zuten Ertzaintzako helikoptero batekin atzo eguerdian.

Abisua jaso zuten 01:30 inguruan  SOS Deiak-en esanez Irukurutzeta inguruan ustez bihotzekoa eman ziola gizonezko bati. Osakidetzako langileak hara joan eta bere onera ekartzen saiatu ziren arren ez zuten lortu. Ondoren, helikopteroan Elosura eraman zuten orografia zailtasunak zirela medio. 52 urteko Debako bizilaguna zen M.A.A. mendizalea eta hil zen arratsaldeko lehen orduan ustez arrazoi naturalengatik. Elosutik Donostiako Patologia Forentseko zerbitzura eraman zuten.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak