Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu, ustez denda baten osteagatik

Goiatz Arana Begiristain 2009ko urt. 20a, 11:26
Atxilotuek 18, 19 eta 21 urte dituzte. Lapurreta delitua egozten diete.

Atzo, astelehena, iluntzeko zortziak inguruan izan ziren gertakariak. Herriko saltoki batetik Ertzaintzari deitu zioten, gazte talde batek hainbat produktu hartu eta ihes egin zuela esanez. Ertzainek, bertaratu zirenean, gazteek korrika alde egiten zutela ikusi eta harrapatzea lortu zuten. Atxilotu zituzten tokitik saltokira arteko bidean, garbiketarako 30 bat produktu aurkitu zituzten, zakarrontzietan botata. Dirutan, 400 euro inguru eraman zituzten, saltzaileen esanetan.

Atxilotuek 18, 19 eta 21 urte dituzte. Ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko eginbide polizialak burutu eta Gipuzkoako hiriburuko Guardiako Epailearen esku uzteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak