Iluntzeko zortziak aldera emakume bat telebista ikusten ari zen bere etxean eta, senarra etorri zenean, eztabaida izan ondoren, gizonezkoak zenbait kolpe eman zizkion emazteari buruan, Ertzaintzak bidalitako informazioaren arabera.
Iturri horrek berak dio, jarraian, emakumeak senarrak oparitu zion lore-sorta bat hartu eta plastikozko poltsa batean sartu zuela, ontzian zegoen ura lurrera botaz.
Prentsa oharrean gaineratzen denez, senarrak, hori ikusita, lurrera bota zuen emaztea eta eskaileretara indarrez atera zuen, etxeko giltzak kenduta. Atezain automatikora zenbait aldiz deitu ondoren, eta senarrak atea irekitzen ez ziola ikusita, ustezko biktima Bergarako Ertzainetxera joan zen, gertatutakoa salatzera.
Bertara iritsitakoan, emakumea Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman zuten zauriak artatzera, eta bertan ingresatuta jarraitzen zuen gaur goizean, esku bateko hatz batean ebakuntza noiz egingo zain.
Atxilotuak polizia aurrekariak ditu eta gaur bertan ziren Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku jartzekoak.