Errotalde parkeko lanak bukatzear daude

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko martxoaren 23a

Bidea konponduta dago eta baita kultura etxerako sarrera ere eta aurreko astean belarra erein zuten

Geroago eta gutxiago falta da Errotalde parkea egokitzeko lanak bukatzeko.
Honezkero parkean barrena dagoen bidetxoa asfaltatuta dago –ia bi metro eta erdiko zabalerarekin–  eta kultura etxerako sarrera ere egokitu egin dute, zoruan lauzak jarrita.
Horrekin guztiarekin batera, kultura etxe aurrean dagoen harrizko horma ere konpondu egin dute eta baita hormaren muturretako baten dagoen iturria martxan jarri ere.
Horrez guztiaz gain, argi puntuak ere jarri dituzte asfaltatu berri duten bidetxoan barrena eta aurreko astean belarra erein zuten Udaleko lorezain zerbitzukoek. Hori dela eta, ez da komeni berdegunea zapaltzea eta horretarako hesituta dago.
Errotaldeko lanak erabat bukatzeko argi puntuen ondoan eserlekuak jartzea baino ez da falta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak