Lan hitzarmenarekin batera, kaleratutako langileak berriro hartzea eskatzen du enpresako sindikatuak, ELAk. "Oraindik ez dituzte hartu, eta guk hori egiteko eskatzen jarraituko dugu. Enpresaren jarrera gogorra izango da, baina gurea, gogorragoa", esan du ELAko Egoitz Iturbek.
Enpresako ordezkarien arabera, egin dituzten bi bilera horietan, hiru urteko proposamena egin diete langileei: 1,2 puntuko soldata igoera, lan istripuak %100 ordaintzea eta kaleratutako bi langileendako proposamena: 20 egun lan egindako urte bakoitzeko. "Sindikatuak, aldiz, 45 egun eskatzen ditu", esan du enpresako ordezkariak. Orain, langileek erantzun behar dutela dio enpresak eta, bitartean, eurek ez dutela beste bilerarik egingo. Sindikatuak esan du proposamen hori ez duela onartzen.