Errota Gain enpresako langileak greban daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ekainaren 14a

Bergarako Errota Gain galdaragintza enpresako langileak greban daude martitzenetik. Enpresak 16 langile ditu eta ELA sindikatuak deitu ditu grebara.

Lau eskakizun egiten dituzte:

  • Soldatak %5 igotzea
  • Urteko lan jarduna 4 ordu murriztea 
  • Lan hitzarmenak urtebeteko iraunaldia izatea
  • Gaixoaldi-baja kasuetan lehenengo egunetik soldataren %100a jasotzea.

Enpresarekin harremanetan jarrita ez dute inolako adierazpenik egin gura izan.

ELA sindikatutik esan dute langileak gogor daudela, gau eta egun piketeekin. Datozen egunetarako, gainera mobilizazioak iragarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak