Erromerien txanda iritsi da Munibera

EduMendibil 2007ko mai. 11a, 13:59

'Erromeriak Bergaran' egitarauarekin jarraituz, Koldo Iparragirre trikitilariaren saioa egongo da gaur, egubakoitza, Munibe plazan, 19:00etan. Iaz bezala, herriko giroa piztea eta, aldi berean, euskal dantzekiko zaletasunari eustea da 'Erromeriak Bergaran' egitarauren asmo nagusia.

Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien emanaldiarekin hasi zen aurtengo ekitaldia, joan den egubakoitzean.

Antolatzaileek dei egiten diete herritarrei emanaldiotan parte hartzera.

Herri afaria egubakoitzean

Hurrengo egubakoitzean, maiatzaren 18an, Bergarako trikitilariekin kalejira izango da 18:30etik 19:30era. Jarraian erromeria izango da Munibe plazan, 20:15ak arte, eta ondoren herri afaria antolatu dute. Txartelak 8 euroren truke daude salgai Kultura Etxean eta Kortazar tabernan. Afalostea Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute, Munibe plazan bertan.

Jardunek eta Abarka dantza taldeak antolatuta, euskal dantzen ikastaroak izan dira martxotik. Fandangoa, arin-arina eta erromerietako beste dantza batzuk ikasten 40 lagun inguru (adin tarte zabalekoak) aritu dira. Martitzenero izan dituzte eskolak, Aranzadiko gimnasioan eta antolatzaileak pozik dira jasotako erantzunarekin. Gaur eta hurrengo egubakoitzean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute ikasleek. Munibe plazan izango dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak