Hurrengo egubakoitzean, hilaren 15ean, ordu eta toki berean, Gazte Alai dantza taldearen eta Laja II.a eta Narbaiza trikitilarien txanda izango da eta azken hitzordua maiatzaren 23rako (zapaturako) deitu dute. Erromeria-afaria egongo da egun horretan Muniben eta Izer, Alabier eta Lutxurdio arduratuko dira giroa alaitzeaz. Afarirako txartelak ohiko tokietan jarriko dituzte salgai.
Aurreko urteotako arrakastari eta erantzunari eusta da antolatzaileen asmoa. Abarka, Xamatz eta Moises Azpiazu dantza taldeek, Jarduneko Bertso Eskolak eta Bergarako Trikiti Eskolak jardun dute Munibe plazara dantzara antolatzen. Herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete.
Abarkak eta Jardunek antolatutako arin-arin eta fandango ikastaroak erantzun ona jaso du. 70 lagun inguruk hartu dute parte aipatutako ikastaroan. Orain, han ikasitakoa praktikan jartzeko ordua iritsi da.