Errioxar erara prestatutako patatak jateko eguraldi aproposa Patata Ferian

Arritxu Barruso 2008ko aza. 23a, 17:45
Frijituak, errioxar erara egindakoak, egosiak, haragi gisatuarekin egindakoak... Era guztietara prestatutako patata dastatzeko aukera izanda gaur goizean Bergarako San Antonio auzoan. Gure Ametsa elkarteak Patata Feriaren II. edizioa ospatu dute.

Eguraldiarekin ez dute zorte handirik izan, euri zaparradapean egin behar izan dituzte-eta azokarako antolatutako ekintza gehienak. Dena dela, aitortu behar da eguraldi triste eta umelarekin gustura hartu dituztela bertaratutakoek errioxar erara egindako patata beroak.


Baina, Patata Feria, patata jatea baino askoz gehiago izan da. Erakusketa batekin ireki dute azoka. Bertan ikus zitezkeen 12 patata barietate eta Javier Pascual teknikari espezialistak barietate horien gaineko azalpenak eman ditu.  Natuber enpresak, bestetik, bere produktuen erakusketa egin du: modu desberdinetan moztutako patatak eta hutsean ontziratutakoak.

Errioxar erara

Bergarako zortzi elkartek hartu dute parte errioxar erara prestatutako patata lehiaketan. Irabazlea Umore Ona elkartea izan da, bigarren postuan geratu da Zuloa elkartea eta hirugarren postuan San Migelpe. Dena dela, emakume bakarrak hartu du parte lehiaketan: San Migelpe elkarteko Aitziber Gauna, hain justu. Pasa den edizioan ere bera izan zen emakume bakarra.

Nafar Feria

Patata Feria bukatuta Gure Ametsa elkartekoak dagoeneko hurrengo festara begira ipinita daude. Abenduaren 20an Nafar Feria egingo dute, hamargarren edizioa. Urtero, gabonetan, egiten duten jaiotzen lehiaketarako ere guztia prest daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak