Herriari buruzko ikerketak sustatu gura ditu artxiboak

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko ira. 11a, 13:31
Laguntzak emango ditu herriari edo herritarrei buruzko ikerketendako.

Bergarako Udal Artxiboak herriko historiari buruzko ikerketak egiteko laguntzak emango ditu bigarren urtez. Helburua da ikerketa historikoak sustatzea.
Arantzazu Oregi artxiboko arduradunak azaldu bezala, ez da lehiaketa bat. "Ikerketa bat egin gura duenak proposamena aurkeztu dezake. Ondare, Turismo eta Informatika batzordeak aurkeztutako ideia horiek aztertu egingo ditu eta interesa dutenak diruz lagunduko ditu Udalak", azaldu du Oregik. Ikerketa hauek laguntzeko diru partida bat du Udalak eta ikertzaileak egindako balorazio ekonomikoa hartuko da aintzat dirua banatzeko. "Diru hori hainbat zatitan banatu daiteke, proiektuen arabera", zehaztu du Arantzazu Oregik.


Bergara herriari edo herritarrei buruzko ikerketa egin gura duenak, datu hauexek aurkeztu behar ditu Udaleko erregistro orokorrean: proiektuaren laburpena, proiektuaren oinarrizko jarraibideak, metodologia, iturriak, lana egiteko epea, balorazio ekonomikoa eta hizkuntza.


Artxiboa sarean

Bergarako Udal Artxiboak sarean jarri zuen bere materiala  maiatzean. Edozeinek etxeko ordenagailutik kontsulta ditzake artxiboko fondoak edo albisteak. Helbidea da: www.bergarakoartxiboa.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak