Bihar, martitzena, Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi taldeak En dos palabras: im-paciente Boni Laskuraingo egoitzan. Emanaldia 18:30ean izango da. Eguaztenerako, berriz, jai-ekitaldi kulturala iragarri dute. Dantzariak, bertsolariak eta txistulariak arituko dira giroa alaitzen 17:30ean hasita, eta ondoren, merienda eta dantzaldia izango dira. Eguenean, erretiratuek egindako eskulan, margo, zeramika eta abarren erakusketa jarriko dute ikusgai, urriaren 21era arte.
Azpitarte, bai; Fernandez, ez
Hamabostaldiko lehen hitzaldia Patxi Azpitarte bikarioak egingo du hilaren 19an, Miguel Altunan, 20:00etan. Bestalde, programan iragarrita zegoen Jonan Fernandez Baketikeko kideak ez du azkenik hitzaldia egiterik izango. Urriaren 24rako iragarrita zegoen Fernandezen hitzaldia.