Errepublika eguna gogorarazteko bandera jarri dute hainbat tokitan

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 14a

II. Errepublika aldarrikatu zela 78. urteurrena bete da gaur. Hori gogora ekartzeko Errepublikako bandera jarri dute, besteak beste, Bergarako Fraizkosuri plazan eta Arrasateko eta Bergarako ESK sindikatuen bulegoetan. Bergarako plazan bandera jarri duten taldeko kideek, bestalde, afaria egingo dute.

Bestalde, Lau Haizetara Gogoan plataformak Errepublikaren Eguna ospatzeko idatzi bat kaleratu du. Besteak beste diote, II. Errepublika herritarren borondatez sortutako sistema politikoa izan zela. Gainera diote Euskal Herriko egoera aztertzeko Egiaren Batzordea sortu nahi dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak