Errepidearen aurka agertuko dira berriro Zabalotegi eta Boluko bizilagunak

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mai. 3a, 12:08
Zabalotegi eta Boluko bizilagunek berriro adieraziko dute ez daudela ados auzo biak lotuko dituen errepide berriaren proiektuarekin, eta manifestazioa egingo dute desadostasun hori adierazteko. Manifestazioa zapatuan egingo dute, maiatzaren 5ean, 12:00etan. Proiektua gelditzeko eskatuko dute berriro.

Arau subsidiarioen barruan

Bolu eta Zabalotegi lotuko dituen errepide hori herriko plan orokorra zehazten duten arau subsidiarioek jasotzen dute. Hain zuzen ere, duela gutxi onartu zuen udalbatzak plan orokorrarekin hastea. Auzo bi horietako biztanleek diote euren aholkuak ez dituztela kontuan hartu. Proiektua egiteko eman dituzten arrazoiak ere kritikatu dituzte: "Diote zirkulazioa hobeto banatuko dela horrela, baina benetan egiten dutena da Zabalotegi, Bolu eta Masterrekatik bideratu", diote auzotarrek.
Orain, bi hilabeteko epea zabalduko dute plan orokorraren hasierari alegazioak jartzeko, eta jarri egingo dituztela esan dute auzokideek. Bestalde, udal ordenamenduaren aholku batzordeak nola funtzionatzen duen ere salatu dute: "Ez du auzotarren ordezkaritza babesten", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak