Errepidea uste baino lehorrago zegoela aprobetxatuz, Iñigo Martinez azkarrena

Xabier Urtzelai 2009ko eka. 7a, 22:57
Iazko hutsunearen ondoren, Bergara Racing taldeak antolatutako Gorlako auto igoerak zale asko batu zituen zapatuan ibilbideak dituen ia bost kilometrotan. Debagoieneko zaleek, baina, ezin izan zuten Aitor Zabaletaren beste garaipen bat ospatu, baina bai haren itzulera.

Oraindik ere Lola Diamante autoak aparteko ikusmina sortzen du, eta bi urte lasterketetatik kanpo egonda ere, etxeko proban Zabaleta ezin da begira geratu. Zapatuan hura izan zen entrenamenduetan eta lehenengo txandan azkarrena (02:52:91), baina bigarren txanda hasi aurretik euri apur bat bota zuen, eta bergararrak gurpilak aldatzea erabaki zuen; eta ez zuen asmatu. Izan ere, Gorlako goiko aldean errepidea lehor samar zegoen, eta egoera horretan bustiko gurpilek jai dute.
Kondizio horietan errazagoa da CM barketa bat gidatzea, eta lehian zebiltzan seiren artean, Iñigo Martinez izan zen azkarrena (02:58:70).

Eguraldia protagonista
Eguraldiak goitik behera baldintzatu zuen zapatuko proba. Entrenamendu saioan errepidea erabat lehor zegoen, baina lehenengo txanda hasi eta gutxira euria hasi zen. Horrek burukomin bat baino gehiago eragin zuen boxetan, eta denek ez zuten asmatu azken unean hartu beharreko erabakietan.
Hala, lehenengo sailkatuekin batera aipatzekoa izan zen Ruben Nogueira (Silver Car S-2) oñatiarrak lortutako bosgarren postua. Eta baita junior kategorian Markel Agirrek (Citroen Saxo VTS) lortutako bigarren postua ere, gainera, berea ez zen autoarekin. Bergarakoa pozik zen proba amaieran, eta iaz hil zen Igor Lete lagunari eskaini gura izan zion zapatuko lasterketa.
Igor Orobengoa (Seat Ibiza TDI) arrasatearra ere pozik zen, eta bazuen motiborik. Harena baino auto azkarragoen artean gailentzea lortu zuelako, laugarren mailan (03:16:18). David Ardions oñatiarrak proba amaieran onartu zuen azken txandan denbora ona egitera baino ikuskizuna ematera joan zela, eta lortu zuen Clio Sport autoarekin.
Eta, benetako ikuskizuna eman zuena Mikel Otxoa aretxabaletarra izan zen, BMW Touring beltzarekin. Debut ezin hobea egin zuen, atzeko trakziodun autoa batera eta bestera ibili zuen, denen gozamenerako.

Sailkapena:

1.-Iñigo Martinez        02:48:70   
2.-Aitor Zabaleta (Berg.)        02:51:80
3.-Aritz Egozkue        02:55:08
4.-Juan Carlos San Mart.        02:55:89
5.-Ruben Nogueiras (Oñati)        02:59:46
6.-Julio Fernandez        03:03:09
7.-Iñigo Alustiza        03:04:53
8.-Aitor Erro        03:04:54
9.-Aitor Arrieta        03:06:80
10.-Alexander Bengoetx.        03:07:45
11.-David Ardions (Oñati)        03:08:59
12.-Iñaki Alberdi        03:09:14
13.-Markel Agirre (Berg.)        03:10:08
14.-Joseba Gartzia        03:11:03
15.-David Pelaez        03:11:86
16.-Jose Antonio Insa.        03:13:92
17.-Igor Orobengoa (Arras.)        03:16:18
18.-Josetxo Duperou        03:16:21
19.-Rafael Diaz        03:17:34
21.-Jesus Mari De.        03:18:55
22.-Roberto Gomez (Berg.)        03:18:85
23.-Pantxo Egozkue        03:19:07
24.-Emilio Huerta        03:20:92
25.-Ibai Zarraga        03:21:32
26.-Mario Perez        03:23:40
27.-Iñaki Racamonde        03:26:57
28.-Mikel Cano        03:27:13
29.-Aitor Ramirez (Oñati)        03:28:48
30.-David Mateos        03:28:70
31.-Javier Mur        03:28:86
32.-Mikel Otxoa (Aretxab.)        03:28:97
33.-Jesus M. Fernand.        03:29:15
34.-Borja Ramirez        03:29:24
35.-Jose Ignacio Viso        03:29:78
36.-Cristian Perez        03:29:79
37.-Josetxo Gezuraga        03:30:94
38.-Gaizka Segurola        03:32:56
39.-Alfonso Garate        03:33:92
41.-Asier Ugarte        03:34:63
42.-Mikel Macias        03:34:94
43.-Itziar Alonso        03:36:41
44.-Iker Bilbao        03:37:53
45.-Oliver Lopez        03:44:67
46.- Jose M. Ubieta        03:49:76
47.-Esteban Galarza (Berg.)        Erretiratuta.
48.-Ander Urdanpilleta        Erretiratuta

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak