Erramu Zapatuko txosnak ustiatzeko izenematea zabaldu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 1a, 12:51
Bi txosna jarriko dituzte: taloak saltzeko, bata, eta Eusko Labeleko oilaskoa saltzeko, bestea

Erramu Zapatuko ferian, martxoaren 27an, jarriko diren bi txosnak ustiatzeko baldintzak onartu ditu Udalak eta baita eskaerak aurkezteko epea ireki ere.
Seminarioko jolas lekuan jarriko dute taloak saltzeko txosna eta Munibe plazan jarriko dute Eusko Labeleko oilaskoa saltzeko beste bat. Deialdian parte hartu ahal izango dute irabazi asmorik gabeko elkarteek eta eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte martxoaren 10eko 13:30 arte, udaletxean. Eskaera orriak eta baldintzak eskura daitezke udaletxeko Idazkaritzan eta 'www.bergara.net' helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak