Erramu-zapatuko egitaraua prest dago

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 22a, 13:04

Ekitaldiak egubakoitzean hasiko dira nahiz eta nagusia, feria, zapatuan izango den. Feria egunean herri bazkaria ere izango da eta txartelak salgai daude oraindik.

Hemen egitaraua:

26, egubakoitza
19:00 Hitzaldia: Pirenaika arrazaren lehena, oraina eta geroa. Osoko bilkuren aretoan.
22:30 Bertso jaialdia, Udal pilotalekuan. Bertsolariak: Jose Uria, Julio Soto, Joxe Agirre, Iker Zubeldia eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Jardun elkartea.

27, zapatua
09:30 Feria irekiko dute: abelburuak, hegaztiak, Eusko Labeleko produktuak, makineria eta artisauak. Bergarako trikitilariak, joaldunak eta txaranga ibiliko dira goiz osoan.
11:00 Euskal oilaskoen dastatzea (Luma gorri), Munibe plazan.
12:00 Erakusketako behien ikustaldi gidatua, Miguel Altuna institututik hasita.
12:30 Txorimalo erakusteta eta sari ematea, Jardunen eskutik.
13:00 Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariaren erakustaldia, Iralan.
14:30 Herri bazkaria, Udal pilotalekuan.
17:30 Umeendako zezentxoak, Seminarioko jolas lekuan.
19:00-22:00 12-14 urte arteko gaztetxoendako jaialdia, Fer dj-arekin, Zabalotegi aretoan.
22:30 Kontzerua, Munibe plazan.

Herri bazkarirako txartelak

Udal pilotalekuan izango da herri bazkaria eta 500 lagunendako txartelak jarri dituzte salgai, Pol-Pol, Ariznoa eta pilotalekuko tabernan. Prezioari dagokionez, helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta 10 urtetik beherakoek, berriz, 10 euro. Menua izango da: zizka miskak, txekorra burruntzian erreta eta entsaladaz lagunduta, postrea, kafea eta kopa.

Gaztetxoendako jaialdia

Udalak 12-14 urte artekoendako jaialdia antolatu du Erramu-zapaturako, Zabalotegi aretoan, Gazteria Kontseiluan parte hartzen duten adin tarte horretako gazteen proposamena aintzat hartuz. Fer disko jartzaileak musika jarriko du 19:00-22:00 bitartean eta gaztetxook dantza egiteko aukera izango dute. Lehen jaialdi horrek ondo funtzionatuz gero, eskaintza finko moduan antolatzea aztertuko du Udalak.

Udaltzaingoaren oharrak

Erramu-zapatuko azokak hainbat aldaketa eragingo ditu trafikoan: Ibargarai kalea itxita egongo da lurrazpiko aparkalekuan hasi eta Miguel Altunaraino. Bestalde, kanpotik datorren trafikoarendako palmodoa dagoen biribilgunetik egongo da itxita Ibargarai. Atera, berriz, Zurraderotik egingo da trafikoa.
Pesako autobusak ez dira herri barrura sartuko, hortaz, Ibargarai 7ko eta Oxirondoko geltokiak zerbitzutik kanpo geratuko dira. San Lorentzoko geltokiari dagokionez, Mutualiaren aurrean egingo da.
Urbanoari dagokionez, palmondoa dagoen biribilguneraino iritsiko da eta Matxiategi aldera joateko, palmondoan buelta hartu eta saihesbidetik joango da. Beste aldeko ibilbidea Zurraderotik egingo du.
Aparkalekuei dagokienez, bereziak antolatuko dituzte Martinez de Irala eta San Martin ikastetxeetako jolas lekuetan.
Azkenik, kontuan hartzekoa da, bestalde, merkatu txikia Oxirondo plazan egingo dela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak