Ikastaroa astean behin izango da Kultura Etxean, eta saio bakoitzak 2 ordukoa izango da. Pepa Bojó Ballester andereak (Psikologoa, Psikoterapeuta, Sexualitateko monitorea) emango du ikastaroa.
Bi talde osatuko dira:
Asteazkenetan: 15:00-17:00 (apirilaren 18an hasi eta ekainaren 27an bukatuko da).
Ostegunetan: 18:00-20:00 (apirilaren 19an hasi eta ekainaren 28an bukatuko da).
Izena ematea:
Apirilaren 10etik 16ra, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 77 91 80 telefono zenbakira deituta. Plaza mugatuak; izena emateko ordena errespetatuko da.