Eriz magoak mundu magiko batera sartzeko "ongi etorria" egiten du, non "ilusio eta fantasia apur batekin dena posible den". Ordubete inguruko ikuskizuna izango da. Magia ikuskizunetan ohikoak diren tresnak erabiltzen ditu Eriz Magoak: kartak, animaliak, zapiak...
Haurren partaidetza
Haurren partaidetza ezinbestekoa izaten da magia ikuskizunetan: "Ikuskizun oso alaia da, dibertigarria... haurrak oholtzara igotzen ditut eta oso ondo pasatzen dute". Egiten dituen trukuei begira, gurasoak ere aho zabalik geratzen direla dio.