Aurten, lehenengo aldiz, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak Azoka txikia kalean ekimena abiarazi du. Hala, zapatu goizean herriko hemezortzi negoziok (tartean, saltokiak eta bestelakoak) euren produktuak kalera atera zituzten, denda parera. Horren helburua zen zelanbait beherapen sasoia luzatzea; eta baita lortu ere.
Bergarako hainbat dendarik azaldutakoaren arabera, oso pozik daude zapatuko ekimenak izan zuen harrerarekin.