Erdi Aroko azoka egingo du Udalak lehenengoz hilaren 20an eta 21ean

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 8a, 18:20
Askotariko artisau postuez gain egongo dira ikusteko ezpata borroka, ipuin kontalariak eta hegazti ikuskizuna, besteak beste

Ekainaren 20an eta 21ean Erdi Aroko azoka egongo da herrian. Udaleko Kultura sailak antolatu du azoka hori eta lehenengoz egingo da.
Udala saiatzen ari da ahalik eta kultura ekintza gehien eskaintzen herritarrei, askotarikoak, gainera, eta Enara Minguez Kultura zinegotziak esan duenez, Erdi Aroko azoka egitea ere "dinamika horren barruan" sartzen da.

Euskal herriko ikuspegia

Basque Power enpresaren bitartez antolatu dute Erdi Aroko azoka, eta Minguezek azpimarratu du "Euskal Herriko ikuspegitik antolatutako azoka" dela, eta neurri baten "Euskal Herrian zein Bergaran Erdi Aroak izandako garrantzia aldarrikatzeko modua" ere azaldu du.
Hori horrela, azokan parte hartuko duten kontalariek esango dituzte istorioek zein kale animazioak, besteak beste, euskal ikuspegia izango dute.
askotariko ikuskizunak
Zapatuan, hilaren 20an, hasiko da feria eta 10:45ean, irekiko dute, pregoi eta guzti. Erdigunean izango da eta kaleak atondu egingo dituzte Erdi Aroko kutsua har dezaten, suziri eta estandarteekin, esaterako.
Artisau postuak ere egongo dira ikusgai, eta Enara Minguez zinegotziak esan duenez, herriko eta inguruetako artisauei egin diete deialdia azokarako.
Horrekin batera, kale animazioa ere egongo da erdigunea girotzeko.

Erakustaldiak

Are eta Erdi Aroko kutsu handiagoa emateko, ezpata borroka erakustaldia egongo da eta baita hegazti erakusketa ere. Horrez gain, bertso paperak, musika eta istorio kontalariak egongo dira.

 

Egitaraua:

20, zapatua
10:30 Deialdia: txalapartariak.
10:45 Pregoia eta irekiera ekitaldia.
11:30 Erdi Aroko azoka euskal kale animazioa.
12:00 Ezpata borroka.
13:00 Bertso paperak.
13:30 Istorio kontalaria.
17:00 Ezpata borroka.
17:30 Erdi Aroko euskal kale animazioa.
18:30 Bertso paperak.
19:00 Istorio kontalaria.
20:00 Hegazti erakusketa.
21:00 Zer ote?

21, domeka
10:30 Deialdia: txalapartariak.
11:00 Erdi Aroko azoka euskal kale animazioa.
11:30 Istorio kontalaria.
12:15 Ezpata borroka.
13:00 Bertso paperak.
13:30 Hegazti erakustaldia.
17:00 Ezpata borroka.
17:30 Erdi Aroko euskal kale animazioa.
18:00 Istorio kontalaria.
18:30 Bertso paperak.
19:00 Hegazti erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak