Erbestetik itzuli ezin den gizon baten ametsak, 'Aulki hutsa' antzezlanean

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 7a

Le Petit Theatre de Pain taldeak egingo du emanaldia Bergarako Zabalotegi aretoan, hilaren 17an, 22:30ean. Sarrerak aretoko sarreran eros daitezke hiru euroren truke.

Joseba Sarrionandiaren testuan oinarritutako lana egin dute Le Petit Theatre de Pain taldekoek, eta antzezlana Ander Lipusek zuzendu du. Erbestetik itzuli ezin den gizon baten ametsak kontatzen dituzte. Manex Fuchs izango da taula gaineko protagonista bakarra.

Publiko guztiarendako

Le Petit Theatre de Pain antzerki taldea kultura eta hizkuntza askotariko 12 lagunek osatzen dute. "Antzerki herrikoiaren aldeko apustua egin genuen aspaldi. Gure lana publiko guztiari eskaini nahi diogu, haur, gazte eta helduendako. Eurekin konplizitatezko hartu-emana sortu nahi dugu", esan digu taldeko kide Ximun Fuchs-ek.
Duela 13 urte taldea sortu zutenetik zazpi ikuskizun egin dituzte; tartean, euskarazko hiru moldaketa egin dituzte; hain justu ere, Juglarea, puta eta eroa, Tartean eta Aulki hutsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak