Eraso eta defentsan oreka falta izan zaie etxekoei

Jasone Zabala 2009ko martxoaren 8a

Bergararrek sailkapenean atzetik duten Iruneko taldearen aurka ezin izan dute irabazi etxean (24-28).

Partiduak gora behera handiak izan ditu. Etxekoek 5 eta 1eko partziala egin die irundarrei baina irundarrek 1 eta 9koa ere egin diote Soraluce BKE taldeari; eta horrela izan da partidu guztia zehar. Defentsako eta erasoko jokoaren artean oreka falta izan zaie etxekoei eta egoera hori ederki aprobetxatu dute irundarrek.

Min hartuta jokalariak

Etxeko taldean jokalari batzuk daude min hartuta, eta hori nabaritu da jokoan; azken txanpan aukera izan dute etxekoek (4 eta 1eko partziala) irabazteko, baina azkenean ezin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak