Erakusleiho lehiaketako oinarriak kaleratu ditu udalak

Maider Arregi 2007ko aza. 28a, 11:44
Bergarako Udalak eta Bedelkar elkarteak antolatu dute erakusleiho lehiaketa. Lehiaketan Bergarako komertzio guztiak hartuko dira kontuan eta ez dute aurrez inon izena eman beharko. Hona hemen oinarriak:

Oinarriak

1. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.

2. 2007ko abenduaren 12tik 2008ko urtarrilaren 7ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute eskaparateek.

3. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, eskaparatearen kalitatearekin batera.

4. Eskapareteetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.

5. Eskaparateak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da.

6. Epaimahaia Jarduera, Kultur Talde, Gazteria eta Jaiak Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako margo elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.

7. Lehiaketako sariak hiru izango dira: 250 euro eta garaikurra izango du bakoitzak. Hala merezi duten Bergarako hiru merkataritza-establezimenduei emango zaizkie sariak.

8. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2007ko abenduaren 19an emango da jakitera, arratsaldeko 15:30ean Kultura Etxean egingo den prentsaurrekoan.

9. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan eskaparateak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.

Informazio gehiago:

Kultura Etxea: 943 779 159

Bedelkar: 943 760 468

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak