Erabiltzaileek iritzi ona dute Agorrosingo instalazioen gainean

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko apirilaren 27a

Ekintza guneko arduradunek inkesta egin dute erabiltzaileen artean eta nota baxuen bainuetxeak jaso duen instalakuntza.

Agorrosin Ekintza Guneko arduradunek instalakuntzen gainean erabiltzaileek duten iritzia jakin nahi izan dute eta horretarako gogobetetasun inkesta egin dute martxoa eta apirila bitartean. Hain justu, 199 inkesta jaso dute.
Aztertutako esparruak izan dira igerilekuak, bainuetxea eta fitness aretoa eta 1etik 5era puntuatu behar izan dituzte guneok inkestak erantzun dituzten erabiltzaileek.

Nota baxuen bainuetxeak

Emaitzak, oro har, onak izan direla aurreratu dute Agorrosingo arduradunek. Hiru esparruak osotasunean hartuz gero, 3,30eko nota jaso dute. Bakarka hartuz gero, nota onena jaso du igerilekuak (3,66) eta baxuen bainuetxeak (2,98). Fitness aretoari dagokionez, 3,25eko puntuazioa jaso du.

Begiraleek nota ona

Esparru bakoitzak eskaintzen duen zerbitzuari dagokionez, erabiltzaileek hoberen baloratzen duten alorra da fitness aretoko begiraleak (4,05) eta gaizkien, igerilekutik bainuetxerako pasabiderik ez egotea (2,00).

Hobetu beharrekoak

Eremuetako garbitasuna eta ordutegiak oso balorazio ona jaso dute, baina hobetu beharrekoak ere badira: batetik, bainuetxeko konponketak egiteko denborak; bestetik, fitness aretoko makina kopurua eta hirugarrenik, bainuetxeko aldageletako tenperatura. Hori horrela, Agorrosinetik aurreratu dute alor horiek guztiak aztertuko dituztela eta aintzat hartuko dituztela.
Gogobetetasun inkestaren emaitzak www.bergara.net helbidean daude ikusgai.
Dagoeneko Agorrosingo arduradunek egiten duten bigarren gogobetetasun inkesta da hau. Lehenengoa urte hasieran egin zuten. Orduko hartan Kirol Zerbitzuko ikastaroen gaineko inkesta egin zuten. Batez beste, 7,55eko nota jaso zuten jarduerek: baxuena jaso zuen aquaerobik ikastaroak, 10etik 1,87 punturekin eta altuena, berriz, fibromialgia eta yoga ikastaroek jaso zuten,  9,37 puntu jaso dute biek ala biek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak