Udaleko Kirol zerbitzuak asebetetze inkesta egin berri du erabiltzaileen artean. Zerbitzu horrek eskaintzen dituen ikastaroei buruz erabiltzaileek duten iritzia jaso nahi izan dute modu horretan. Abenduan egin zituzten inkestok. Jardueretan ziharduten 1.100 ikasleri eskatu zitzaien inkestok betetzea eta %10ak erantzun zituen.
Nota ona
Ikastaroetan erabilitako materialaren, puntualitatearen, irakaslearen eta haren metodologiaren gainean galdetu zitzaien, besteak beste. Erabiltzaileek 0 eta 10 arteko puntuaketa eman behar zioten galdera bakoitzari. Horrez gain, iradokizunak eta proposamenak egiteko gonbitea era jaso zuten.
Horrekin guztiarekin, Kirol zerbitzuko ordezkariek azaldu dute emaitzak "oso onak" izan direla: "Batez besteko nota 7,55ekoa izan da". Puntuazio baxuena izan dute aquaerobik ikastaroak (1,87 puntu) eta 4 eta 7 urte arteko umeendako igeriketak (6 puntu). Altuena, berriz, fibromialgia eta yoga ikastaroek (9,37 puntu jaso dute biek).
Erabiltzaileen proposamenak
Erabiltzaileen proposamen eta iradokizunak ere jaso dituztela aurreratu dute Kirol sailetik.
Jasotako proposamen eta iradokizun aipagarrienak dira: spinning ikastaroko txirrinduen mantenua eskasa dela; jarduera batzuetan materiala falta dela eta zenbait ikastarotan musika altuegi egoten dela alboko ei enbarazu eginez. Horren aurrean Udaletik azpimarratu dute "konponbidean jartzen saiatuko" direla.
Aste Santura bitartean eremuz eremuko inkestak betetzeko aukera ere egongo da. Inkestak sarreran egongo dira eskuragarri.
Jardueraz jarduerako emaitzok www.bergara.net webgunean daude ikusgai