Entrenamendu libreak bihar, moto-kros lasterketa domekan

Xabier Urtzelai 2009ko urr. 9a, 15:39
Domeka goizean (10:00) egingo dute Bergarako zirkuituan Ipar zonako lasterketa baina bihar, zapatua, arratsaldean pilotuak zirkuituan izango dira entrenamendu saioak egiten. Debagoieneko lau pilotu egongo dira lehian, Urtzi Markiegi (MX1), Josu Mentxaka (MX2 junior) eta Asier Blazquez (MX1) bergararrak, eta Xabi Abasolo (MX2 senior) arrasatearra.

Domekako lasterketa ipar zonako hirugarren proba izango da. Aurreko lasterketak Falcesen (Nafarroa) eta Maoñon (Kantabria) egin dituzte, eta Bergarakoaren ondoren Aranda de Duerok hartuko du errelebua.
Hala, lasterketari begira Bergarako antolatzaileek gertu dute dena, eta aste barruan zirkuituan ibili dira, azken azterketak egin eta entrenatzeko aprobetxatzen. Ibarretik lau pilotu izango dira openean esku hartzen: Urtzi Markiegi (MX1), Josu Mentxaka (MX2 junior) eta Asier Blazquez (MX1) bergararrak, eta Xabi Abasolo (MX2 senior) arrasatearra. Gainera, ipar zonako bi lasterketa korrituta, Abasolo hirugarren dago sailkapenean –bigarrenarekin berdinduta–, eta Euskadiko Txapelketan, berriz, Arrasatekoa lider dago. 


Ehun pilotu inguru
Aste barruan, zirkuituko zorua gogorregi zegoen, eta lasterketarako ur apur bat botako dute antolatzaileek. Hala, domekan baldintza ezin hobeak izango dituzte openean: "Aurreikusten dugu txanda bakoitzeko irteera-parrillan 25-30 pilotu batzea, eta kopuru horrek ikusgarritasuna emango dio txanda bakoitzari. Lokatzaren eraginez aurrekoan sei pilotuk baino ez zituzten puntuak batu, besteak beste, motor asko apurtu egin ziren-eta".
Bihar (16:30) entrenamendu saioak ikusteko ez da ezer ordaindu beharko. Domekan, berriz, bost euro ordaindu beharko dira zirkuitura sartzeko (10:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak